Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Herritarren epaiari babesa

2013/09/05

Tatjiana Zdanoka, Mark Demesmaeker eta Inaki Irazabalbeitia ALEko eurodiputatuek, Sinn Feineko Martina Anderson eurodiputatuek 'Herritarren epaia' ekimenari babesa agertu diote Europako Parlamentuan

Herrira erakundearen deiari jaramon eginez Inaki Irazabalbeitiak eta gainerako eurodipututuek bideo bat grabatu dute 'Herritarren epaia' ekimenari beren babesa eskainiaz eta koadernoan testu bat idatziz.

Inaki Irazabalbeitiak adierazi duenez 'Herritarrok beren epaia eman dute jada. Orain europarlamentariok gure epaia eman dezakegu'. Europako Parlamentuan eurodipututuek duten lanaren aspektu inportante bat giza eskubideen defentsa dela azpimarratu du eta horregatik eskatzen duela Parot doktrina eta gainerako salbuespeneko legedia bertan behera uztea.